XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

III- MARIUN, SANTSIN, CHECHILI (gibelchka), KOCHE (gorderik) eta GREGORIA

Mariun.- Gregoria! Gregoria! Gregoria.- (leihorat).

- Nor da hor?.

Mariun.- Gregoria, turna zadazu othoi berehala, plazer baduzu, ene ontasuna!.

- Hogoi urthe huntan auzo baigira, ez dautzut nik uli-ttita bat ebatsi.

- Turna zadazu enea dena bakean bizitzeko!.

Gregoria.- Zer dun, debru nahasia, hunat jiteko hire ichtoriorekin!.

- Muthila ere zertako ekharri dun hunat, ala ni etchean eho nahiz?....

Mariun.- Zer ditun oihu hoik! Ez nun hoin aise izituko ez!.

- Ene ontasuna nahi dinat, eta izanen dinat!.

- Uste dun zer nahitako libro hizala? Ikusiko dun!.

Gregoria.- Hail antzara ferratzerat, hire ontasunarekin! Hi eta hire jende piltzarrak!.

- Kopeta badun erraiteko ohoin bat nizela? Ohoina ni? Ebatsi daunat nik?.

Mariun.- Jakizue ez naizela airerat mintzo.

- Frogak baditut, froga onak oraino!.

- Ene athean, ebatsi dautan, bai athe aintzinean!.

Gregoria.- Erakuskin hire frogak, erakuts!.

Mariun.- Baditinat eta aski dun, aditu dun!.

Gregoria.- Aise mintzo hiz! Are, are, ahalge behar hintake, sorgin zaharra!.

Mariun.- Nor ahalge? Ez hiz hi segurik kontzientzian trebukaturik behaztopatuko!.

Gregoria.- Beha zozue zalamandrana horri!.

Mariun.- Ematzarra, neska tzarra!.

Gregoria.- Sar hadi hire zorritegian! Bertzenaz!....

Mariun.- Hi, emaztea bahiz, athera hadi hire zimitz-kaiolatik.

- Beldurtia!.

Gregoria.- Beldur ni? Beldur ni?.

Mariun.- Haugi ba hunako bat, santsana ez bertzea!.

Gregoria.- (atheratuz).

- Huna nun nizan, suge-bipera!.

Mariun.- Urdesa, ez zain oren-laurden hau behin ere ahantziko!.